XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bereziki oroitzen dut Poloniatik etorri zen garraio bat, gutxienez mila haurrekin, 1943ko udan.
Zenbait piltzar besterik ez zekarten soinean eta oso argal eta zikin zetozen; asko gaixo zeuden.
SS-koek agindu zieten berrogeialdia egiteko Terezingo bazter jakin batean.
Bialystok-etik, Poloniatik, omen zetozen berria hedatu zen; gurasoak beren aurre-aurrean nola fusilatzen zituzten ikusi behar izan omen zuten.
Handik denbora gutxira, Auschwitz-eko gas-ganbaretara bidali zituzten.
Terezin adreiluzko koartel handi batek, lurrazpiko espetxe batzuk eta erdi erorian zeuden etxe zaharrek osatzen zuten.
Kanpoko girotik erabat isolatua zegoen, harresi handi, ur-putzu sakon eta egurrezko eta txarrantxazko hesien bidez.
Kanpoko bizitzarekin harremana, nahiz irratiz, nahiz telefonoz, nahiz egunkariz, erabat debekatua zegoen.
Une berezietan, ordea, iristen ziren kontzentrazio-esparrura gerrako albisteak.
Zurrumurru horiei
Dena dela, sarritan kontakizunak oso aldatuak iristen ziren.